Elkartea · Jarduerak · Bazkideentzako txartela

Bazkideentzako txartela

Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkarteko bazkideen txartelaren bidez, elkarteko kideek bazkide direla froga dezakete beste kide batzuen aurrean, eta elkartearekin lankidetza akordioak dituzten (edo izango dituzten) beste enpresa batzuen aurrean. Elkarteko kideek hitzarmen honen abantailak jaso ditzakete, baita etorkizunean sortzen diren beste aukera batzuetakoak ere.

Establezimendu bakoitzak txartela gehiago eska ditzake enpresako jabe eta langileentzat Elkarteari eskatuz gero

Elkarteko kide diren enpresa guztiei txartela bana dagokie. Halere, establezimendu bakoitzak txartela gehiago eska ditzake enpresako jabe eta langileentzat. Elkarteari eskatu behar dizkiote (eta txartela bakoitzeko 3 euro ordaindu).

Txartelek identifikazio kode bat daukate, 10 digitutakoa. Galduz gero, elkarteari jakinarazi behar diozu, eta elkarteak behin-behineko txartela emango dizu, berria egin arte. Kodea mantenduko da.

Bazkide txartelak egiten direnetik aurrera hiru urteren buruan iraungitzen dira.

Bazkideentzako txartela Bazkideentzako txartela
Txartelaren atzean GEEM-en logoa agertzen da Txartelaren atzean GEEM-en logoa agertzen da
Copyright © 2006 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM)  ·  Legezko abisua
Tel: +034 944 305 500  ·  Fax: +034 944 305 501  ·  info@getxoempresarialycomercial.com
Diseño web Veiss