Elkartea · Jarduerak · Kideen Aintzatespena

Kideen Aintzatespena

Iñaki Aresti, titular de Joyería Iñaki, fue homenajeado, tras su jubilación, por su extensa tralyectoria profesional
Iñaki Aresti, titular de Joyería Iñaki, fue homenajeado, tras su jubilación, por su extensa tralyectoria profesional
1

2004. urtetik aurrera, eta urtean zehar egindako hainbat jardueretan, Getxoko Enpresa eta Merkataritzak (GEEM) bazkide batzuen enpresako ibilbidea edota Elkartearekin izandako lankidetza aitortzen ditu. Horrela gertatzen da, adibidez, Getxoko Erakusleihoen Lehiaketaren sari-banaketan, Getxoko Enpresen Urteko Topaketan edo Ohiko Biltzar Orokorrean -aurten martxoaren 31n eginda-.

Aipatutako Biltzarra bukatuta, lehenik, Oswaldo Uribe aintzatetsi dute, GEEM elkarteko lehendakari izandakoa 200. urtetik 2007. urtera bitartean. Uribek elkartearen urrezko intsignia eta diploma bat jaso ditu bere lehendakaritzapean egindako lan handiagatik. Garai honetan GEEM elkarteak bere egiturak modernizatu zituen osatzen duten enpresen beharrizanetara egokitzeko.

Bestaldetik, hasieratik bertatik elkarteko kide izan diren merkataritza, ostalaritzako eta zerbitzuen sektoreetako hiru enpresa ere aintzatetsi dituzte: Gomis optika bitxi-denda, Urrutietxe kafetegia, Pilar Diego higiezinen agentzia, hurrenez hurren.

Gomis Optika Bitxi-denda udalerriko establezimendurik zaharrenetakoa da. Horrela, 85 urteko historia du, beti Areetako auzoarekin lotuta. Negozio familiarra da, gurasoengandik seme-alabengana igaro dena, bere bezeroekin gertatu bezalaxe.

Urrutietxe kafetegiak ateak 1981. urtean zabaldu zituen Sarrikobaso kalean. Establezimendu hau ere familia batek eramaten du, kasu honetan ostalaritzako negozioan esperientzia handia duenak. Honek konstantzia banderatzat hartu du inguruko biztanleen artean bere tartea egiteko.

Biltzarra bukatuta, Oswaldo Uribe, Getxo Enpresa eta Merkataritzako presidente ohia, eta baita hiru enpresa Elkartearen hasieratik bazkideak izan direnei: Joyería Óptica Gomis, Cafetería Urrutietxe eta Inmobiliaria Pilar DIego

Pilar Diego higiezinen agentziaren ibilbidea, berriz, orain dela 30 urte baino gehiago hasi zen. Romoko biztanleek ondo asko ezagutu dute hamarkadetan zehar, baina establezimendua egun Areetan dago, eta bertan bezeroarekin tratu hurbila mantentzen du.

Omendutako hiru enpresek Elkartearen zilarrezko intsignia eskuratu dute, bai eta egiaztatzeko diploma ere, udalerriko aurrerapen ekonomikoan eta, bereziki, osatzen duten enpresenean izandako inplikazioa aitortzeko.

Copyright © 2006 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM)  ·  Legezko abisua
Tel: +034 944 305 500  ·  Fax: +034 944 305 501  ·  info@getxoempresarialycomercial.com
Diseño web Veiss