Nor gara
Elkartea 1984an sortu zen eta Getxoko Sarelosle Elkartea zuen izena. Udalerriko hiru merkataritza elkartek bat egin zuten, hirurak 70eko hamarkadan sortuak. Tokiko enpresek sortu zituzten elkarte horiek -talde kontzientzia hartuta eta euren onurarako ekintzak eginda (taldean eta banaka)-, merkatuan hasi berria zen eboluzioari erantzuteko.
2002an Getxoko Sarelosle Elkarteak izena aldatu zuen eta Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) bihurtu zen, bere eboluzioaren errealitatea islatu asmoz: merkataritza sektoreko enpresek sortua hasieran, ostalaritzako eta zerbitzuetako enpresek ere bat egin zuten gero. Gaur egun Euskal Herriko tokiko merkataritza elkarte garrantzitsuena da enpresa kide kopuruari dagokionez, 450 enpresa baino gehiago baitaude Getxoko jarduera ekonomikoko sektore guztietakoak.
ZereginaGEEM -Getxoko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu elkartea- lanean ari da enpresa kideek etengabe hobetzen jarraitzeko, baita Getxoko garapen ekonomikoaren alde ere.
| ||||
| ||||