Getxon Gabonak ZizelkatuzAbenduaren 23tik aurrera, Getxo begirada guztien erdiguenean bihurtuko da Gabonetan udalerrian egingo den jarduera ikusgarri bati esker: hareazko jaiotza baten eraikuntza zuzenean eta geroko erakusketa Algortako Geltokiko plazan. Bigarren urtez segidan, Getxo Enpresa eta Merkataritzak (GEEM) antolatzen du jarduera hau, 'Getxon Gabonak Zizelkatuz' deritzona.
Iaz Getxoko biztanleek eta bisitariek izotzezko eskulturen eraikuntzarekin gozatu zuten, eta aurtengo Gabonetan bezelako erakargarria eta zaila den artea ikus dezakete. Joseba Deuna, Ama Birjina, Humea eta Jaiotzaren beste protagonista batzuk 15 tona hareaz eta uraz egitea ez da batere erreza... Egun bakoitzean eta abenduaren 28ra arte, Sergi Ramírez nazionarteko artistak eskulturak zizelkatuko ditu jendearen aurrean.Txinan eta beste herri urrun batzuetan lan egin duen birtuoso hau eskulturekin arituz ikusi nahi dutenek goizeko 10etatik-14etara eta arratsaldeko 16etatik-20etara horrela egin dezakete. Jaiotza karpa baten azpian egingo da euritik eta haizetik babesteko. Iazko izoztzeko eskulturen arrakastak Getxo Enpresa eta Merkataritza animatu du 'Getxon Gabonak Zizelkatuz' bigarren edizio hau antolatzera. Jarduera honen helburuak udalerria leku berezi bat bisitatzeko bihurtzea eta Getxoko enpresek udalerriko kaleetan jende gehiago izateaz etekina ateratzea dira.
Getxoko Enpresa Sektorea Sustatzeko KanpainaGetxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak Getxoko Enpresa Sektorea Sustatzeko 2008ko IV. Kanpaina antolatu du. Kanpaina honen helburua elkarteko enpresetan Gabonetako kontsumoa sustatzea da. Horretarako, enpresa hauek 24 bidaia oparituko dituzte nazioarteko eta Estatuko hirietara abenduaren 15etik-29ra erosketa bat egiten duten edo zerbitzu bat kontratatzen edo kontsumitzen duten bezeroei.
Parte hartzeko, bezeroek kanpainaren kartela bilatu behar dute elkarteko enpresen artean. Bezeroek txartel bat jasoko dute erosketa bat egiten duten edo zerbitzu bat kontratatzen edo kontsumitzen duten bakoitzean. Horrela, bidaien zozketan sartuko dira. Datu pertsonalekin txartela bete eta gero, bezeroek establezimendua edo bulegoan aurkitzen den urna batean ipiniko dute txartelak. Urna kanpainaren irudiarekin apainduta dago. Abenduaren 30etik aurrera urnak batuko ditugu eta urtarrilaren 8an notarioaren aurrean egindako zozketa egingo da 24 bidaien (12 bidaiak bi pertsonarentzat) garaileen izena. Portsmouth (Ingalaterra), Madril, Bartzelona, Valentzia y Malaga itxarongo dute irabazleen etorrera. Badaiak horrela banatuko dira: - 7 eguneko 3 bidaia bi pertsonarentzat Portsmouthera (Ingalaterra). Minikruzeroa "Pride of Bilbao" ferryan eta 3 gaueko ostatua Portsmouthko goi mailako hotelan barne. - 4 eguneko 3 minikruzero bi pertsonarentzat Portsmouthera "Pride of Bilbao" ferryan. - 3 eguneko 2 bidaia bi pertsonarentzat Bartzelonara. - 3 eguneko 2 bidaia bi pertsonarentzat Malagara. - 3 eguneko bidaia bat bi pertsonarentzat Madrilera. - 3 eguneko bidaia bat bi pertsonarentzat Valentziara. Estatuko hirietarako bidaietan joanetorriko hegalaldiak eta High Tech hoteleetan bi gau (ostatua eta gosariko erregimenean) sartuta daude. Getxoko Enpresa Sektorea Sustatzeko Kanpaina laugarren ediziora heldu da 2008an eta pixkanaka-pixkanaka Gabonetako klasikoa bihurtzen ari da udalerrian. Badakigu jarduera honek inpaktu baikorra daukala elkarteko enpresen Gabonetako salmentetan eta Getxoko enpresa-ehuna orokorra indartzen laguntzen duela, halaber.
Gabonetako Argi ApainduraAbenduaren 2an, Algortako erdialdean, Gabonetako Argi Apaingarriak pizteko jendaurreko ekitaldia egin zen, XXIII. edizioan. Ekitaldi honetara Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteko ordezkariak etorri ziren, erakunde antolatzaile den aldetik, eta Getxoko Udaleko ordezkariak, laguntzaile den aldetik. 23. edizio honetan, kale eta tarte askozaz ere gehiago argiztatuko dira. 2007an 15 baino ez ziren izan, eta aurten 24 izango dira. Hau da, %60ko gehikuntza. Era berean, 99 arku argidunetatik 135 izatera igaroko da. Hau da, aurreko edizioan baino %36 gehiago. Kaleak urtarrilaren 7ra arte argiztaturik egongo dira. Nobedade gisa, arkuek material berria izango dute: LEDa. Aurreko urteetan erabili dugun argi-hariarekin batera, material berri honek apainketako aukera berriak ematen ditu, energia elektrikoa aurrezten laguntzen baitu.
Udalak lagundu egiten du jarduera honetan, ekarpen ekonomiko handia eginez. Horri esker, enpresek diru-zenbateko sinbolikoa bakarrik ordaindu beharko dute, 2008-2009ko Gabonetako Argi Apainketaren XXIII. edizioa zati batez finantzatzeko. Gainera, elkarteko bazkide diren enpresek ordaindu behar duten diru-zenbatekoa eta elkarteko kide ez direnek ordaindu beharrekoa ezberdinak dira. GEEMeko kide diren eta apaindu eta argituko diren kaleetan dauden enpresa guzti-guztiek proiektuan parte hartu dute. Kale hauek dira argiztatuko direnak: Agenda-DietarioaAzaroan, elkarteko bazkide diren enpresek, erakundeek organismo publikoek eta enpresa babesleek 2009. urterako agenda-dietarioa jaso dute, dohainik. Agenda hau oso erabilgarria da, egun bat baitauka orrialde bakoitzean, eta enpresentzat interesgarriak diren telefono zenbakiak eta informazioa ere bai. Elkartearen logoa eta enpresa edo erakunde bakoitzarena grabatuta dauzka.
|
||