Elkartea · Getxoko Udalerria

Getxoko Udalerria

Getxoko udalerria Bizkaiko kostan dago, Abrako badiaren ertzean, eta itsaslabar ikusgarriak ditu. Bilbotik 12 kilometrora dago eta 11,64 km2 ditu. Bertako klima epela eta hezea da; neguan nahiz udan tenperatura leunak izaten dira.

Hondartzek gaur egun ere bisitari eta turistak erakartzen dituzte. Gainera, udalerriak baditu eraikin bakanak, berdeguneak, pasealekuak eta leku bereziak, kirol jarduerak egiteko aukera ematen dutenak (nabigazioa, urpekaritza, parapentea etab.).

Udalerriak baditu metroaren bost geltoki eta hainbat autobus linea. Minutu gutxi behar dira handik Loiuko aireportura, Bilbao Exhibition Centrera (BEC) edo Bilbora joateko, besteak beste.

Getxoko historia Behe Erdi Aroan hasi zen, Andra Mari elizaren inguruan. XVIII. mendearen amaierara arte biztanle gehienak baserritarrak eta arrantzaleak izan ziren; azken horiek Algorta auzoko portuan bizi ziren. Areeta auzoa XIX. mendean sortu zen. Hondartza zabala zuen eta laster bihurtu zen turismogune, aberatsak uda igarotzera joaten baitziren. Bilboko kanpo-portua egin zenean ostera, hondartza horren gainean kaia eraiki zen, turismoak Algortako porturantz jo zuen eta Areeta auzoa bizigune bihurtu zen. Neguri auzoa XX. mendearen hasieran sortu zen; familia dirudunek neguko bizilekutzat aukeratu zuten, batez ere Bilbotik eta Madriletik etorritakoek. Gero, bereziki 60ko hamarkadatik aurrera, etxebizitzen eraikuntza demokratizatu egin zen eta erdiko klaseko familia asko udalerrian kokatu ziren.

Merkataritza, Natur eta Hiri Gune Handia da berez, eta bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimendu ugariek aberastasuna eskaintzen dute, baita askotariko salgaiak eta kalitateko zerbitzuak ere

Gaur egun Getxok 84.000 biztanle ditu gutxi gorabehera. Horietatik %85,46 dira 64 urtetik beherakoak, eta %52,13 emakumeak dira. Biztanle aktibo gehienek, %66,3k, hirugarren sektorean lan egiten dute. Izan ere sektore hori Getxoko ekonomiaren oinarria da eta askotariko merkataritza eta zerbitzu eskaintzek osatzen dute, goi mailako ostalaritzarekin batera. Nekazaritzak eta abeltzaintzak Andra Mari auzoko baserrietan iraun dute, eta Algortako portuan arrantza ia erabat galduta dago jarduera ekonomiko gisa; turismoak hartu du haren lekua.

Azken batean, Getxo udalerri modernoa da, Merkataritza, Natur eta Hiri Gune Handia da berez, eta bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimendu ugariek aberastasuna eskaintzen dute, baita askotariko salgaiak eta kalitateko zerbitzuak ere. Getxoko bizilagunek bizi kalitate handia dute, eta bertara inguratzen diren guztiek gozamenerako hamaika aukera aurkituko dute.

La Galea La Galea
Andra Mari Andra Mari
Ereaga Ereaga
Zugazarte Zugazarte
Copyright © 2006 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM)  ·  Legezko abisua
Tel: +034 944 305 500  ·  Fax: +034 944 305 501  ·  info@getxoempresarialycomercial.com
Diseño web Veiss