|
Lege-ohar honek (aurrerantzean, “Lege-oharra”) Getxoko Enpresa eta Merkataritzaren (aurrerantzean GEEM) http://www.getxoempresarialycomercial.com Interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera (aurrerantzean, “Weba”) araupetzen du. Elkarte honek Arene, 22. 48991 Getxo-Bizkaia helbide soziala du (IFK: G48204655) eta Elkarteen erregistroan inskribatuta dago.
LegeriaOro har, GEEM elkarteak bere zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituen harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude. Aldeek espresuki uko egiten diote legokiekeen foruari eta Bizkaiko Epaitegi eta Auzitegiei espresuki men egiten diete kontratuaren baldintza hauen interpretazioan edo burutzapenean sor daitekeen edozein eztabaida.
Edukia eta erabileraErabiltzailea jakitun gelditzen da eta onartzen du web honetara jotzeak ez dakarrela inolaz ere GEEM elkartearekin merkataritzako harremana hastea. Webaren titularra ez da identifikatzen bertan GEEM elkarteko laguntzaileek emandako iritziekin eta aurretik abisatu gabe bere Webean egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea beretzat gordetzen du. Horrela, horren bitartez eskainitako edukiak eta zerbitzuak zein hauek bere zerbitzarietan aurkeztuta eta kokatuta ageri diren forma aldatu, kendu eta erantsi ahal ditzake.
Jabetza intelektual eta industrialaWeb orrien edukiaren, bere diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak GEEM elkartearen titularitate dira eta, ondorioz, debekatuta gelditzen da hauek erreproduzitu, banatu, jendaurrean zabaldu, eraldatu edo bere web orriko edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, ezta iturriak adierazita ere, GEEM elkarteak idatzizko baimena eman ezean. GEEM elkartearen web orrian jasota dauden merkataritzako izen, marka edo edozein eratako zeinu guztiak bere jabeen jabetza dira eta Legeak babestuta daude.
Loturak (estekak)GEEM elkartearen web orrian loturak (estekak) daude informatzeko xede hutsez eta ez dira inolaz ere horien gaineko iradokizun, gonbidapen edo gomendioak.
Konfidentzialtasuna eta datuak babesteaNorberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoan aurreikusitakoaren xedeetarako, GEEM elkarteak erabiltzaileari jakinarazten dio norberaren datuen fitxategi automatizatua dagoela GEEM elkarteak eta berarentzat sortua, erabiltzailearekin dituen harremanen mantentzea eta kudeaketa, bai eta informazioko lanak ere, egiteko xedez. Zuk adostasun adierazita ematen duzu zure datuak aipatutako fitxategian sartzeko eta GEEM elkartearen produktuen merkataritzako informazioak helarazteko. Baldintza orokor hauek onartzeko momentuan, GEEM elkarteak erabiltzailearen aldetik ezinbesteko datu batzuk jaso beharko ditu bere zerbitzuak eskaintzeko.
Fitxategi eta inprimakien erregistroaErregistroko inprimakia betetzea nahitaezkoa da webean eskainitako hainbat zerbitzuetara jo eta hauetaz gozatu ahal izateko. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuak babesteko politika hau ez onartzeak norberaren datuak eskatzen dituzten sustapenetan harpidetu, erregistratu edo parte hartzea ezinezko egiten du. Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar dizugu bere erregistroaren ondorioz eskuratutako datu pertsonalak GEEM elkartearen titularitateko fitxategi batean (Arene kalea 22. 48991 Getxo-Bizkaia) erantsiko dira, eta ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak inplementatuta egonik.
Emandako datuen zuzentasuna eta egiazkotasunaErabiltzailea jasotako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren arduradun bakarra da, eta GEEM elkarteari salbuesten dio horren gaineko edozein erantzukizunetik. Erabiltzaileek, edozelan ere, emandako datu pertsonalen zuzentasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatzen dituzte eta horiengatik erantzuten dute, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak erregistro edo harpidetzako inprimakian informazio oso eta zuzena eskaintzea onartzen du. GEEM elkarteak ez du erantzuten berak egindakoak ez diren tea beste iturri bat adierazitako informazioen egiazkotasunagatik erantzuten. Hori dela kausa, ez du inolako erantzukizunik ere bere egiten aipatutako informazioa erabiltzeagatik egon litezkeen kalteei dagokienez. GEEM elkarteak beretzat gordetzen du bere web orrietan jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea. Horrela bada, informazio horretara jotzeko aukera murriztu edo baimenik ez emateko aukera izango du. GEEM elkarteari salbuesten zaio erabiltzaileak GEEM elkarteak emandako informazioan dauden akats edo omisioen ondorioz izan ditzakeen edozein kalteren aurrean, betiere aipatutako informazioa GEEM elkartetik kanpoko iturrietatik badator.
CookieakEz da cookierik erabiltzen
HelburuakGEEM elkartearen helburuak erabiltzailearekin izandako harremana mantendu eta kudeatzea dira, bai eta informazioko lanak ere.
AdingabeakGEEM elkartearen zerbitzuak adingabeei zehazki zuzenduta daudenean, GEEM elkarteak gurasoei edo tutoreei adostasuna eskatuko die datu pertsonalak biltzeko edo, bestela, datuen tratamendu automatizatua egiteko.
Hirugarrenei datuak lagatzeaGEEM elkarteak ez die erabiltzaileen daturik lagako hirugarrenei.
Datuetara jo, hauek zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak erabiltzeaZure komunikazioak zuzendu eta datuetara jo, hauek zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu Interneteko info@getxoempresarialycomercial.com helbidean edo, bestela, ohiko posta bidez (GEEM, Erref. DBLO, Arene kalea, 22. 48991 Getxo-Bizkaia). Eskubide horiek erabiltzeko eta Datuak Babesteko Agentziari buruzko urtarrilaren 19ko 1/1998 Jarraibidea betez, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea GEEM elkartearen aurrean Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopìa igorrita edo Zuzenbidean baliozkoa den edozein medioren bidez. Hala ere, erregistroko bere datuak aldatu edo zuzendu ahal daitezke gunean bertan, aldez aurretik, bere erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuta.
Segurtasun-neurriakGEEM elkarteak legez eskatutako Norberaren Datuak babesteko segurtasun mailak hartu ditu, eta GEEM elkarteari emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimendu gabe hauetara jotzea eta lapurtzea saihesteko eskuragarri dauden beste edozein bitarteko eta neurri tekniko gehigarri ezartzen saiatzen dira. GEEM elkartea ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu eragilean gerta litezkeen interferentzia, omisio, etete, informatikako birus, matxura telefoniko edo deskonexioen ondorioz etor litezkeen kalteen gainean (GEEM elkartetik kanpoko kausek eraginda); sistema elektroniko honen erabileran telefonoko lineen akatsek edo gainkargek eraginda egon litezkeen atzerapen edo blokeoen gainean edo Datuen Prozesuen Zentroan, Interneteko sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan gerta litezkeen gainkargen gainean, ezta hirugarren pertsonek GEEM elkartearen kontroletik kanpoko esku-sartzeen bidez eragin ditzaketen kalteen gainean ere. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak Interneteko segurtasun neurriak erasoezinak ez direla jakin behar du.
Onarpena eta adostasunaErabiltzaileak adierazi du datu pertsonalak babesteko baldintzen berri eman diotela, eta GEEM elkarteak horien tratamendu automatizatua onartzen duela, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta xedeetarako. Atarian eskainitako zerbitzu batzuek baldintza bereziak eduki ditzakete, Datu Pertsonalak babesteko arloan aurreikuspen espezifikoak eginda. |