Elkartea · Ezagutu Elkartea · Presidentearen Ongietorria

Presidentearen Ongietorria

Gaur egun Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabilita negozioak egiteko modu berriak daude eta enpresek bezeroekin, hornitzaileekin eta erakundeekin dituzten harremanak hobetzen laguntzen dute. Hori horrela izanik, Getxo Enpresa eta Merkataritzan (GEEM) atari bat irekitzea planteatu dugu honako aukerekin:

  • Udalerriko kide ez diren enpresei modu eroso eta eraginkorrean erakutsi nor garen, Elkartera enpresa gehiago etor daitezen eta horren bidez gure ordezkaritza hazi dadin.
  • Enpresa kideei zona pribatu bat eskaini web gunean garatzen duten enpresa jarduerarentzat edota jarduera profesionalarentzat interesekoak diren zerbitzu gehigarriekin eta informazioarekin.
  • Enpresa kideak bezeroen edo balizko bezeroen artean promozionatu, euren negozioak aurkezteko web guneak egokituta eta Getxoko enpresa plano interaktiboan kokatuta.
  • Interneten egon Getxoko aurrerapen ekonomikoa sustatzeko, GEEMen korporazio balioak zabaltzeko eta erakundearen kudeaketa hobetzeko.

Horretarako ahalegin handia egin dugu eta horren emaitza aurkezten dizugu atari honetan. Bisita ezazu ataria, ziur baikaude ezarritako helburuak bete ditugula.

Amaitzeko, esan beharra daukagu egiten ari garen jarduerak eta zerbitzuak finkatzeko eta profesionalizatzeko lanean jarraituko dugula eta proiektu berriei ere helduko diegula gure enpresa kideak hobetzeko aukera eskaintzen baldin badute. Era berean, lanean jarraituko dugu GEEM haziz joan dadin, eboluzionatu dezan eta erakunde bizia izan dadin. Getxoko enpresa jarduera sustatzeko gai.

Firmado por:
Oswaldo Uribe
Presidentea
GEEM Presidenta - Maite Ibarbengoechea GEEM Presidenta - Maite Ibarbengoechea
Copyright © 2006 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM)  ·  Legezko abisua
Tel: +034 944 305 500  ·  Fax: +034 944 305 501  ·  info@getxoempresarialycomercial.com
Diseño web Veiss