V Getxo Outlet: 2009ko Getxoko Aukera eta Merkealdien Azoka Azoka 32.000 lagun baino gehiago elkartu ziren martxaoren 13tik 15ra Areetako Geltokiko Plazan zegoen karpan
32.000 lagun baino gehiago elkartu dira 'Getxo Outlet. 2009ko Getxoko Merkealdi eta Aukeren Azokaren V. edizioan. Azoka hau Areetako Geltokiko Plazan egin dute martxoaren 13, 14 eta 15eko asteburuan. Partaide kopuru honek ia hirukoizten du 2008ko urrian egindako Azokaren IV. edizioan izandako partaide kopurua. Partaidetzaren arrakastak Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkartearen -Getxoko Udalak babestutako jarduera honen antolatzailea- aurreikuspenak gainditu ditu. Asistentziako data handi honekin batera parte hartu duten enpresak egindako salmentekin pozik agertu dira, eta hori Elkarteak Getxo Outletaren V. edizioa jardueraren ibilbidean jauzi kualitatiboa izateko egindako ahaleginaren ordaina da. Izan ere, oraingo honetan Azoka berritasunez beterik zetorren. Lehenengoa, udalerriko erdialdean bertan dagoen 1.250 m2ko karpa batera aldatu izana, zehazki Areetako Geltokiko Plazan, Metroko sarreraren ondoan. Karparen kokapen honek aldeko eragina izan du hurbil kokaturik dauden enpresetan, hauentzat onuragarria izan baita jende asko hurbildu delako. Azoka berritasunez beterik zetorren: kokapen berria, enpresa gehiagok parte hartu dute, merkataritzako azalera handiagoa, eta hurbildutako jendearentzat, eta hiru eguneko iraupena
Era berean, Azoka Areetako karpara aldatu izanak ahalbidetu du parte hartutako enpresa kopurua %12,5 handitzea. Guztira 45 izan dira, jarduera ekonomikoko 13 azpisektorekoak (moda, oinetakoak eta osagarriak, poltsak, lentzeria, etxea, kirol artikuluak, elikadura, opariak...). Erakustokiei emandako eremua ere hazi da, hauek %20ko azalera irabazi baitute. Halaber, jendearen joan-etorria ere nabarmen hobetu eta erraztu zela. Bestaldetik, Azokaren iraupena bitik hiru egunekoa izatera igaro da. Ostiralean goizeko 10:30ean zegoeneko -ordu hartan karpa jendearentzat zabaldu zuten- ilarak zeuden esparruan sartzeko. Bisitarien joan-etorria etengabekoa izan zen asteburuan zehar, itxi arte, igandeko 15.30ak arte alegia. Getxo Outletaren V. edizio honen merkataritzako jarduera oso bizia izan zen, Azokan parte hartu duten enpresek eskaini dituzten opari ikusgarrien loteen zazpi zozketetarako bildutako milaka txartelek horrela erakusten duten bezalaxe. Txartel hauek ematen zituzten Azokako 45 erakusketako bakoitzean egindako erosketa bakoitzaren ostean. Janzteko arropa ugari, oinetakoak, poltsak, apaindurako artikuluak eta elikagaien lote bat ere zozketan sartutako artikuluetako batzuk izan ziren. Halaber, txartelen bilketak bisitarien jatorria ezagutzeko ere balio izan zuen. Hauek, Getxotik eta Bizkaiko bestelako herri batzuetatik etortzeaz gainera, inguruko probintzia eta komunitateetatik ere etorri dira. Laburbilduz, Azokak bere kokapena indartu du Bizkaian dauden mota honetako ekitaldi guztien kalitatezko Outlet gisa. Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak dagoeneko lan egiten du Getxo Outletaren VI. edizioaren prestaketan. Berau Algortan izango da irailean edo urrian. EMPRESAS PARTICIPANTES| ELIKAGAIAK | | ALMA DE CACAO | Ibaigane, 3 (Las Arenas) www.almadecacao.com | 946 021 754 | | TELELATA | Kasune, 25 (Algorta) | 605 703 577 | | PASTELERIA GALDARETXE | Telletxe, 11 (Algorta) www.galdaretxe.com | 944 603 214 | | ARTISAUTZA | | ILUSIONES | Sarrikobaso, 22-24. Mercado, Puesto 21 (Algorta) www.ilusionesalgorta.com | 946 555 932 | | BITXIAK | | ANAIRI | Amezti, 6 Piso 5º Dpto. 2 (Algorta) www.anairi.com | 946 022 913 | | CUENTA LA CUENTA | Andres Larrazabal, 6 (Las Arenas) | 944 802 340 | | POLTSAK-OINETAKOAK | | BASAÑEZ | Paulino Mendivil, 18 (Las Arenas) | 944 636 819 | | CAROL, BOLSOS Y COMPLEMENTOS | Mayor, 30 (Las Arenas) | 944 644 976 | | XXI MENDEA | Club, 1 (Las Arenas) | 944 316 041 | | OSAGARRIAK | | MECHAS 1 | Part. Arlamendi, s/n (Las Arenas) | 944 647 560 | | PATA´S | Urkiola, 3 (Algorta) | 944 301 665 | | KIROLA | | ALDER OUTLET | Avda. Basagoiti, 65 (Algorta) | 944 608 108 | | DEPORTES GAZTAÑAGA | Amezti, 8 (Algorta) | 944 910 605 | | REENTRY OUTLET | Alangobarri, 3 (Algorta) | 944 605 803 | | APAINKETA | | DECORACIONES FEMAR | Mayor, 30 (Las Arenas) | 944 800 551 | | NIZA | Euskal Herria, 2 (Algorta) | 944 912 227 | | ELEKTRONIKA | | J.C. DISTRIBUCIONES | Pol. Ind. Errotatxu. Bloque A Nave 5 (Algorta) | 944 219 796 | | ARGAZKIGINTZA | | LADRERO HNOS. | Particular de Club, 4 (Las Arenas) www.fotoladrero.com | 944 639 175 | | ETXEA | | SINGULARBED | Barria, 2 (Las Arenas) | 944 649 450 | | LENTZERIA | | BLONDA CABALLERO | Santa Ana, 1 (Las Arenas) | 944 649 106 | | BLONDA SEÑORA | Santa Ana, 1 (Las Arenas | 944 649 106 | | MISHELL | Paulino Mendivil, 15 (Las Arenas) | 944 801 587 | | MERTZERIA | | BLONDA II | Artekale, s/n | 944 630 793 | | MODA | | ALGUER CABALLERO | Andres Larrazabal, 2 (Las Arenas) | 944 636 894 | | ALGUER SEÑORA | Andres Larrazabal, 2 (Las Arenas) | 944 636 894 | | ANNA MANDARA | Ibaigane, 4 (Las Arenas) | 944 315 002 | | BABY BLUE | Artekale, 2 (Las Arenas) | 944 800 393 | | BARUCHE | Las Mercedes, 31 (Las Arenas) | 944 315 761 | | BENETTON 012 | Las Mercedes, 21 (Las Arenas) | 944 801 271 | | BENETTON-LAS ARENAS | Andres Larrazabal, 1 (Las Arenas) | 944 644 078 | | BORDADO EXPRESS | Iturriondo, 18 - Poligono Ibarrabarri Nave E 12 (Leioa) www.grupoborex.com | 944 810 041 | | CARMEN DIEGO | Particular de Club, 2 (Las Arenas) | 944 633 699 | | CATANIA | Urkijo-Urquijo, 14 (Las Arenas) | 944 801 036 | | CONFORMATA | Telletxe, 2A (Algorta) | 944 601 555 | | ECLIPSE OUTLET | Euskal Herria, 20 (Algorta) | 944 805 190 | | EMILY URANGA | Juan Bautista Zabala, 12 (Algorta) | 944 601 397 | | GALTXAGORRI SERIGRAFIA | Mayor, 15 (Las Arenas) | 944 649 273 | | GLOSS | Avda. Algorta, 110 (Algorta) | 944 913 178 | | HABILLEE | Urkijo-Urquijo, 13 (Las Arenas) | 944 641 266 | | IMPULSO | Bidezabal, 17 (Algorta) | 944 603 684 | | JB ALGORTA | Telletxe, 1D (Algorta) www.jbgetxo.com | 944 604 585 | | KORAT | Amistad, 8 (Las Arenas) | 944 649 070 | | LA LUNA DE PIXKA | Paulino Mendivil, 15 (Las Arenas) www.pixka.es | 944 802 912 | | LEOR´S | Particular de Club, 4 (Las Arenas) | 944 646 747 | | LILLIANCHIC | Muelle Tomas Olabarri, 10 (Las Arenas) | 605 771 905 | | MODA INFANTIL PEQUES | Las Mercedes, 31 (Las Arenas) | 944 801 581 | | M.T. | Avda. Basagoiti, 67 (Algorta) | 944 601 302 | | RUIZ MODA | Paulino Mendivil, 8 (Las Arenas) | 944 060 060 | | SOÑARTE | Club, 2 - Fachada Part. de Club (Las Arenas) www.soniarte.net | 944 805 104 | | TRANSITO | Gobelaurre, 17 (Romo) | 944 802 204 | | OPARIA | | DKORAS | Avda. Salsidu, 31 (Algorta) | 946 004 265 | |
|

IX. Getxo Outlet. Getxoko Salgai-Hondarren eta Eskaintzen 2011ko Azokaren kartela
|