|
Apirilaren 20tik 23ra bitartean, San Joseren Jauregia 2009ko Getxo Modaren XXIV. edizioaren agertokia izango da. Lehiaketa hau bere ibilbide osoan zehar sektorerako erreferentzia bihurtu da, Euskadin eta baita gure lurraldetik haratago ere.
Getxo Enpresa eta Merkataritzan (GEEM), ekitaldiaren antolatzaile gisa, gure ilusio osoa jarri dugu 2009ko XXIV. Getxo Moda inflexio-puntua izan dadin lehiaketaren historian. Horrela, bitik lau egunetara igarotzen da eta programatutako jarduera kopurua ere handitu da Modaren egiazko Astea sortzeko, ohiko desfileetatik haratago doana eta mundu zoragarri honen bestelako alderdi interesgarriak hartzen dituena. Hori guztia egingo dugu ekitaldiaren funtsezko helburua bistatik galdu gabe: Getxoko kalitateko merkataritza bultzatu eta sustatzea, lehiaketaren bidez erosteko bere aukera interesgarriak erakutsiz.
Programa hasten da apirilaren 20an (astelehena) eta apirilaren 21ean (asteartea) Getxo Modaren XXIV. edizio honetarako prestatutako berritasun nagusiak daudelarik. Bi egun hauetan zehar Getxo Moda 24 Kartelen I. Lehiaketan eta "Getxo modan dago" Argazkiko I. Lehiaketan aurkeztutako lan nabarmenak erakusgai egongo dira. Erakusketa hauekin batera beste bi erakusketa ere egongo dira: lehenengoan 'Bilbao. Art & Fashion' Moda Lehiaketaren modako lanik eta osagarririk onenak erakusgai egongo dira; bigarrena garapen bidean dauden herrialdeetako emakumeek egindako artisau-lanen erakusketa da. Ekimen hau Elkarteak "Emakume-eskuak" proiektuarekin daraman lankidetzaren barruan jasotzen da. Proiektu hau Zabalketa GKEk garatzen du eta bere helburua da aipatutako herrialde horietan emakumearen eginkizuna berreskuratzea. Halaber, 20 eta 21ean bi hitzaldi magistral egongo dira Abraham Amezaga modako adituaren esku. Hitzaldien izenburuak honakoak dira: "Cristóbal de Balenciaga: artista de la costura" (Cristóbal de Balenciaga: joskintzaren artista) eta "De Cocó Chanel a Miriam Ocáriz" (Cocó Chanelarengandik Miriam Ocárizarengana). Getxo Modako XXIV. edizioaren hirugarren eta laugarren jardunaldietan desfileak izango dira. Hilaren 22an (asteazkena) Diseinugile Berrien VI. Ibiltokiaren eta Euskal Diseinuaren Ibiltokiaren txanda izango da. Hauetan firma ezagunek parte hartuko dute, hala nola Jota+Ge, Marta Terán, Mercedes de Miguel, Ian Mosh, Alicia Rueda, Ivonne López (iazko Diseinugile Berrien Ibiltokiaren irabazlea) eta Isabel Hormaechea, eta azken honen arte eta enpresako ibilbidea aitortuko ditugu. Halaber, lehiaketaren edizio honetara gonbidatutako ospea duen diseinugilea ere aitortuko dugu. Aurten, Juanjo Oliva jostun madrildarra izango da gonbidatua. Juanjo Olivaren sormenek desfileak itxiko dituzte 23an. Egun honetan bertan Getxoko saltokien ibiltokia izango da. Bertan udalerriko 13 enpresak parte hartuko dute: Alguer, Benetton-Areeta, Blonda, Herbo oinetakoak, Catania, Hormaechea Diseño, Ian Mosh, Iñaki Bi, Korat, Lemon-Holy Preppy, Gondra Optika, Marcel Arranz Ile-apaindegia eta Tximeleta. Desfileetan zein hitzaldi magistraletan sartzeko beharrezkoa izango da gonbidamena edukitzea. Berau lortu ahal daiteke, edukiera agortu arte, Elkartearen egoitzan (Arene kalea 22) zein Getxoko saltokien ibiltokian parte hartzen duten GEEM elkarteko enpresen establezimenduetan. 20 eta 21erako programatutako erakusketetarako sarrera librea izango da. Laburbilduz, Getxo Modaren XXIV. edizioa aski erakargarria da inork ez, galtzeko, ez udalerriko enpresek, ezta jendeak oro har ere.
Dokumentazioa: |
||
Diseinatzaile Berrien VII. Ibiltokia. Susana Pérez
Diseinatzaile Berrien VII. Ibiltokia. Andrés Martín
Diseintzaile Berrien VII. Ibiltokia. María Ortega
Maria Ortega, Diseinatzaile Berrien VII. Lehiaketaren irabazlea, Juana Ruiz eta Garbiñe Urdampilletaekin, Jota+Ge-tik, eta Maite Ibarbengoechearekin, GEYC-GEEMko presidentea
Euskal Diseinuaren Ibiltokia. Mercedes de Miguel
Euskal Diseinuaren Ibiltokia. Ian Mosh
Euskal Diseinuaren Ibiltokia
Euskal Diseinuaren Ibiltokia. Jota+Ge
Getxoko Merkataritza Ibiltokia. Hormaechea Diseño
Gexoko Merkataritza Ibiltokia. Luchy Peleteros
Getxoko Merkataritza Ibiltokia. Iratxo
Getxoko Merkataritza Ibiltokia. Deportes Gaztañaga
Getxoko Merkataritza Ibiltokia. Korat
Getxoko Merkataritza Ibiltokia. Alguer
Getxoko Merkataritza Ibiltokia. Blonda
Getxoko Merktaritzaren Ibiltokia. Hormaechea Diseño
Getxoko Merkataritzaren Ibiltokia. Luna Maga Fashion
Roberto Torretta Ibiltokia
Roberto Torretta Ibiltokia
Roberto Torretta Ibiltokia
Roberto Torretak Imanol Landa, Getxoko Alkatearengandik, Aixerrotako errrota jasotzen du, GetxoModaren omenaldi gisa bere ibilbide garrantzitsuagatik
Getxoko Merkataritzaren Ibiltokia. Tximeleta
|
||