Getxoko enpresen prestakuntza da Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEYC) elkartearen aktibo nagusietako bat. Elkartea jarduera horretan ari da bere sorreratik bertatik, eta dagoeneko jarduerarik garrantzitsuenetarikoa du eta hartzaileek (Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu sektoreetako enpresetako titularrak eta langileak) gehien baloratzen dituztenetakoa, euren negozioak hobetzen eta profesionalizatzen laguntzen dielako.
|
GEEM elkarteak eskainitako trebakuntza-planaren eta gure bazkideen beharrizanen artean ahalik eta egokitzapenik handiena bilatuz, kanpoko aholkularitza bati azterlana agindu genion, gaur egun eskaintzen ari garen planak ebaluatzen laguntzeko. Balorazioa oso ona izan zen, eta azterlan horretatik atera genituen ondorio batzuek 2007-2009ko trebakuntza-plana definitzen lagundu gintuzten, berau diagnostikoaren emaitzei egokituta egonik.
|