|
Jarraian, egun eskabide-epeak indarrean dituzten laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa zehaztu dugu. Elkarteko enpresaren batekoa bazara, eta zure establezimenduan erreformaren bat egin, finantzako produktu bat eskuratu, web orria egin... nahi baduzu, aurretik GEEM elkartearekin harremanetan jartzea aholkatzen zaitugu: hainbat laguntza eskuratzeko aldez aurretik ezagutu behar dituzun baldintzen gainean aholkua emango dizugu, indarreko diru-laguntzei eta argitaratu zain daudenei buruzko informazioa emango dizugu eta lagunduko zaitugu eskatzea komeni zaizun eskabideen izapideak egiten.
Laguntzak eta Diru-laguntzak
AUTONOMO BERRIAK
| Onuradunak: |
Pertsonalitate juridikorik gabeko enpresa sortuko duten langabetuentzat (autonomoak, ondasun erkidegoa edo sozietate zibila). |
| Diruz lagun daitekeena: |
Enplegu Bulegoan izena emanda dauden pertsonak langile autonomo izatea errazten duten proiektuak finantzatzen laguntzeko eta sustatzeko. |
| Laguntza mota: |
Autonomo izateko diru-laguntza: 5.000 eta 10.000 euro bitartean. Finantzatzeko diru-laguntzaz gain (10.000 euro gehienez), laguntza teknikorako laguntza egongo da (2.000 euro gehienez), eta prestak |
CONTRATACIÓN DE TRABAJADORES
| Onuradunak: |
Estatuan bere jarduera garatzen duten ETEak eta autonomoak. |
| Diruz lagun daitekeena: |
Denbora partzialean kontratazioak, mugagabekoa edo denborazkoa, langabetuentzat, 2011ko urtarrilaren 1etik lanbide bulegoan inskribaturik daudenak, hurrengo baldintzak bete ondoren:
• Kontratatutako pertsonak 30 urte gehienez izan behar dituzte.
• Pertsona hauek Lanbide Bulegoetan langabetu gisa inskribaturik egon behar dira 18 hilabetetik 12 hilabetez kontratazioa egin ondoren.
• Pertsona kontratatuen lan jardunaldiak denbora osoko langile baten %50-%75a iraun behar du.
• Kontratuaren iraupen gutxienekoa sei hilabetekoa izango da.
• Pertsona hauek kontratatuz plantilaren gehikuntza garbia egin behar da.
• Bonifikazioak irauten diren bitartean, enpresaren langileen kopurua diru-laguntza honen bidez kontratatutako pertsonak inkorporatu baino lehen egon zena izan behar da gutxienez.
|
| Laguntza mota: |
Langile hauen kontratazioak eragindako Segurantza Sozialaren kuoten %100 murrizketa. |
ENPRESABURU BANAKOEN ETA AUTONOMOEN FINANTZA EGITURA
| Onuradunak: |
Euskadiko enpresaburu banakoak eta autonomoak. |
| Diruz lagun daitekeena: |
Banku-finantzazioa aktibo zirkulantearen (ekitaldi contable berean saldu eta kontsumitu ahal diren aktiboak) beharrak betetzeko, epe motzeko zorraren berritzea, eta zorra honen aldatzea epe ertaineko eta luzeko zorrara. |
| Laguntza mota: |
Maileguak 10.000 eta 100.000 euro artean egingo dira. Interesak kitatu behar dira hirhilekoro urte bateko karentzia-aldiarekin. Interes: Euribor+%1,50, hiruhilekoz berrikustekoa. |
ESTRUKTUA FINANTZIEROA
| Onuradunak: |
Euskadiko enpresa ertain eta txikiak, bere finantza egitura etorkizunerako desegokia bada, eta bere kapitala balantzearen %10 baino gutxiagoa denean edo kapitalaren aldakuntza negatiboa denean. |
| Diruz lagun daitekeena: |
Banku-finantzazioa aktibo zirkulantearen (ekitaldi kontable berean saldu eta kontsumitu ahal diren aktiboak) beharrak betetzeko, epe motzeko zorraren berritzea, eta zorra honen aldatzea epe ertaineko eta luzeko zorrara. |
| Laguntza mota: |
Maileguak 50.000 eta 600.000 euro artean egingo dira. Interesak kitatu behar dira hirhilekoro urte bateko karentzia-aldiarekin. Interes: Euribor+%1,50, hiruhilekoz berrikustekoa. |
EUSKARAZKO ITZULPENAK
| Onuradunak: |
Getxon dauden enpresak. |
| Diruz lagun daitekeena: |
Testuak euskarara itzultzeko eta zuzentzeko zerbitzua. |
| Laguntza mota: |
Diruz lagundu daitekeen zenbatekoaren %100. |
ICO INBERTSIOA
| Onuradunak: |
Autonomoak eta enpresa txikiak eta ertainak. |
| Diruz lagun daitekeena: |
Inbertsioa ekoizpen aktibo finkoetan (makinak, altzariak, tresnak, lokalen erostea eta berritzea…), turismo motako ibilgailuak, beste enpresak erostea eta gastu honen BEZ tasa. Inbertsioa 2010eko urtarrilaren 1a baino geroago egin behar zen. |
| Laguntza mota: |
Inbertsio-proiektuaren %100ko finantziazioa 10 milioi euro arte autonomoen eta enpresentzat. Ordaintzeko gehienezko epea 20 urteko izango da 3 urtera arteko gabealdiekin. Interes tasa finkoak (ICO + % |
LIKIDEZIA LORTZEA
| Onuradunak: |
Autonomoak eta enpresa txikiak eta ertainak. |
| Diruz lagun daitekeena: |
Kapital zirkulantearen finantziazioa, enpresaren eguneroko jarduerak sorteen dituen ordainketei aurre egiteko. |
| Laguntza mota: |
10 milioi euroko finantziazioa gehienez autonomo eta enpresentzat 7 urteko amortizazio-epearekin, interes tasa %3koa gehienez eta gehi %1,5 gehienezko diferentzial batekin. |
PRAKTIKETAKO KONTRATAZIOA
| Onuradunak: |
Egoitza soziala eta fiskala Bizkaian duten autonomoak eta enpresak. |
| Diruz lagun daitekeena: |
30 urtera arteko pertsonak 6 edo 12 hilabeteko praktiketarako kontratatzea, lanaldi partzialean edo osoan. |
| Laguntza mota: |
Kontratuan jasotzen den urteko soldata gordinaren % 30 lagunduko da.
• Urteko kontratua sinatzeagatik enpresak 7.000 euro gehienez eta 2.000 euro gutxienez jasoko ditu.
• Seihilabeteko kontratuetan |
|
|
Bazkideentzat soilik
Bazkidea bazara, informazio gehiago eskuratu ahal duzu hemen zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz gero:
Alerten ZerbitzuaBazkideek posta elektronikoaren bidez laguntza berriei buruzko informazioa, eskabide epearen bukaera oroitarazteko mezuak; hauek izan litzaketen aldaketen gaineko abisuak, etab.
|