Elkartea · Zerbitzuak · Akordioak Beste Batzuekin

Akordioak Beste Batzuekin

Elkarteko enpresen kudeaketa hobetzen laguntzea

Elkarteko enpresek Getxoko Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak, bere negozioen eguneroko kudeaketa errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin, bere eskura jartzen dituen hainbat zerbitzu erabili ahal dituzte. Elkartea eskaintzen dituen zerbitzuak finkatu eta profesionalizatzeko lanean ari da, baita bere elkarteko enpresetarako hobekuntzako aukerak dakartzan proiektu berriei ekiteko ere.

Poltsen gaineko hitzarmena

KIPERMANen eta GEEMen arteko lankidetza hitzarmena

SARRERA

GEEMek lankidetza hitzarmen bat sinatu du KIPERMANekin, enpresa bazkideek baldintza onak lor ditzaten, ekonomia eta zerbitzu aldetik, material jakin batzuez egindako poltsetan.

IRAUPENA

  • Urtebeteko iraupena. (Urteka luzatu ahalko da)
  • Hasiera data: 2010-03-23
  • Amaiera data: 2011-03-23

HITZARMENAREN XEDE DIREN MATERIALAK

Lankidetza hitzarmen honen xede diren poltsak material hauekin egindakoak izango dira:

  • Plastikozko poltsak
  • Poltsa biodegradagarriak
  • Paperezko poltsak
  • Errafiazko poltsak
  • NT ehunezko poltsak
  • NT ehunezko poltsa termozigilatuak
  • Prolipopilenozko poltsak
  • Polimero sintetikozko poltsak
  • Kotoi naturalezko poltsak

 

HITZARMENAREN BALDINTZAK

Hitzarmen honek oso baldintza ekonomiko onak eskaintzen dizkie GEEMen barruko enpresei, eta horien artetik honako hauek dira nabarmentzekoak:

  • Doan izango dira poltsak diseinatzeko erabiltzen diren klixeak eta entrega kostuak.
  • %15eko deskontua egingo da poltsen eskabide bakoitzean, hitzarmen honen barruan sartzen den edozein materialetan.

 

Indarrean dauden lankidetzako akordioak ezagutu nahi dituzu?

 

Bazkideentzat soilik

Bazkidea bazara, informazio gehiago eskuratu ahal duzu hemen zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz gero:

Erabiltzailea: 
Gakoa:
Copyright © 2006 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM)  ·  Legezko abisua
Tel: +034 944 305 500  ·  Fax: +034 944 305 501  ·  info@getxoempresarialycomercial.com
Diseño web Veiss