Elkartea · Zerbitzuak · Akordioak Beste Batzuekin

Akordioak Beste Batzuekin

Elkarteko enpresen kudeaketa hobetzen laguntzea

Elkarteko enpresek Getxoko Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak, bere negozioen eguneroko kudeaketa errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin, bere eskura jartzen dituen hainbat zerbitzu erabili ahal dituzte. Elkartea eskaintzen dituen zerbitzuak finkatu eta profesionalizatzeko lanean ari da, baita bere elkarteko enpresetarako hobekuntzako aukerak dakartzan proiektu berriei ekiteko ere.

Akordioa finantza arloan

SARRERA

Gaur egun enpresa txiki eta ertainek finantzako erakunde baten babesa behar dute eguneroko kudeaketa azkartu eta bermatzeko. Horregatik, GEEM elkarteak Lankidetza Akordioa sinatu du IPAR KUTXArekin, elkarteko enpresek baldintza abantailatsuak izan ditzaten finantzako produktu eta zerbitzuetan.

INDARRALDIA

3 urteko indarraldia. (Urteko aldiez luza daiteke)
Hasiera-data: 08/09/10
Amaiera-data: 11/09/10

EDUKIA ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

Datafonoa

Saltokiko Terminala (ST)

Merkataritzako deskontu-lerroa / salmenten aurrerakinak

Kreditu-kontua

Aurrezki-libreta pertsonala

Kontu korrontea negoziorako

Leasing tasa finko eta aldakorrean

Eskudirua, taloiak eta txekeak espoliatzeko edo lapurretako asegurua

Inbertsioko fondoak

Ezarpenak epe finkoan

Etab.

AKORDIOAREN BALDINTZA EKONOMIKOAK

Ipar Kutxa eta GEEM elkartearen arteko akordioak elkarteko enpresei baldintza ekonomiko oso abantailatsuak eskaintzen dizkie. Horien artean honakoak nabarmentzen ditugu :

DATAFONOA
%0,90eko gehieneko komisioa bankuko edozein erakunderen txartelaz elkarteko kide diren enpresetan egiten diren ordainketetarako, bai eta ST doan ezartzea ere.

Indarrean dauden lankidetzako akordioak ezagutu nahi dituzu?

 

Bazkideentzat soilik

Bazkidea bazara, informazio gehiago eskuratu ahal duzu hemen zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz gero:

Erabiltzailea: 
Gakoa:
Copyright © 2006 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM)  ·  Legezko abisua
Tel: +034 944 305 500  ·  Fax: +034 944 305 501  ·  info@getxoempresarialycomercial.com
Diseño web Veiss