Elkartea · Zerbitzuak · Akordioak Beste Batzuekin

Akordioak Beste Batzuekin

Elkarteko enpresen kudeaketa hobetzen laguntzea

Elkarteko enpresek Getxoko Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak, bere negozioen eguneroko kudeaketa errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin, bere eskura jartzen dituen hainbat zerbitzu erabili ahal dituzte. Elkartea eskaintzen dituen zerbitzuak finkatu eta profesionalizatzeko lanean ari da, baita bere elkarteko enpresetarako hobekuntzako aukerak dakartzan proiektu berriei ekiteko ere.

Acuerdo en materia de telefonia

EUSKALTEL eta GEEM elkartearen arteko Lankidetza Akordioa

SARRERA

GEEM elkarteak Lankidetzako Akordioa sinatu du EUSKALTEL enpresarekin, elkarteko enpresek baldintza abantailatsuak izan ditzaten telefonia finkoan, interneterako banda zabalean eta datafono analogiko eta digitaletan.

INDARRALDIA

- Urtebeteko indarraldia. (Luzagarria urteko aldiez)
- Hasiera-data: 07/10/09
- Hasiera-data: 08/10/09

AKORDIOAREN XEDE DIREN PRODUKTUAK

Ahots Paketea (Enpresa Nazionala Tarifa Finkoa) + Banda Zabala (Despega Enpresa 3 Mb)
- Enpresa Nazionala Tarifa Finkoak telefonia finkoko linea bat du, tarifa finkoa duena, eta honen barruan tokiko deiak, probintziakoak, EAEkoak eta probintzien artekoan sartzen dira.
- Despega Enpresa Banda Zabala 3Mb: konexio iraunkorra abiadura handiko Interneterako, ahots deiekin aldi berean erabiltzea ahalbidetzen duena.
Datexpress (Banda Zabaleko konexioa IP datafono 1erako edo 2 datafono analogikotarako) datafonoetarako Banda Zabaleko konexio berria da. Honek enpresei txartelaz abiadura handian kobratzeko sistema eskaintzen du ahots linea okupatu gabe datafonoa erabiltzen den bitartean.

AKORDIOAREN BALDINTZA EKONOMIKOAK

EUSKALTEL eta GEEM elkartearen arteko akordioak elkarteko enpresei alta eta hileko doako kuotak, 4 eta 12 hilabete bitartekoak, eskaintzen dizkie telefonia finkoan, interneterako banda zabalean eta datafono analogiko eta digitalerako konexioan.
Gainera, GEEM elkarteko enpresa bakoitzak beherapen interesgarria jasoko du EUSKALTEL enpresarekin kontratatutako produktuen fakturaren zenbateko osoaren gainean, horiek akordio honetan jasota dauden produktuak izan edo ez.

Indarrean dauden lankidetzako akordioak ezagutu nahi dituzu?

 

Bazkideentzat soilik

Bazkidea bazara, informazio gehiago eskuratu ahal duzu hemen zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz gero:

Erabiltzailea: 
Gakoa:
Copyright © 2006 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM)  ·  Legezko abisua
Tel: +034 944 305 500  ·  Fax: +034 944 305 501  ·  info@getxoempresarialycomercial.com
Diseño web Veiss