Elkartea · Zerbitzuak · Akordioak Beste Batzuekin

Akordioak Beste Batzuekin

Elkarteko enpresen kudeaketa hobetzen laguntzea

Elkarteko enpresek Getxoko Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak, bere negozioen eguneroko kudeaketa errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin, bere eskura jartzen dituen hainbat zerbitzu erabili ahal dituzte. Elkartea eskaintzen dituen zerbitzuak finkatu eta profesionalizatzeko lanean ari da, baita bere elkarteko enpresetarako hobekuntzako aukerak dakartzan proiektu berriei ekiteko ere.

Akordioa laneko arriskuetan aurreneurriak hartzeko eta osasuna zaintzeko arloan

SARRERA

Lan Arriskuak Prebenitzeko 31/1995 Legean ezarritakoaren arabera, gutxienez langile bat duten enpresa guztiek zenbait betebehar dituzte enpresako lan arriskuen aurkako aurreneurriei dagokienez eta bere langileen osasuna zaintzeari dagokionez.

Hori kontuan izanik, GEYC-GEEM elkarteak lankidetza akordioa sinatu du Gespreven* enpresarekin, elkarte honetako bazkide diren enpresek lege horretako betebeharrak bete ahal izateko, oso baldintza ekonomiko onetan. Esan dugunez, akordioak bi eremu hartzen ditu: laneko arriskuen aurreneurriak eta langileen osasunaren zaintza.

INDARRALDIA

  • Urtebeteko indarraldia du. (Urtez urte luza daiteke)
  • Hasiera eguna: 2006-09-22
  • Bukaera eguna: 2008-09-22

LANEKO ARRISKUEN GAIEN EDUKIA

  • Lanpostu bakoitzaren osasunerako arriskuen aldez aurretiko analisia.
  • Enpresan aurre-neurrien jarduera planeatzea eta abiatzea, segurtasun, higiene, ergonomia eta psikosoziologia aplikatuko gaietan.
  • Enpresari Lan Arriskuak Prebenitzeko Legeak eskatzen dion dokumentazioa egitea edo eguneratzea.
  • Aurre-neurrien ordezkariei edo (ez baleude) enpresako arduradunei informazioa ematea arrisku ebaluazioari buruz eta larrialdi planari buruz.
  • Enpresari aholkularitza teknikoa, lan-administrazioko agintaritzaren ikuskapenen aurrean.
  • Enpresari aldiro bisitaldiak egitea, aurre-neurriak behar bezala finkatzen direla egiaztatzeko.
  • Enpresari laguntzea, lan-arriskuak prebenitzeko gorabeheraren bat kudeatu behar baldin bada.

OSASUNA ZAINTZEKO GAIEN EDUKIA

  • Lanpostu bakoitzaren osasunerako arriskuen aldez aurretiko analisia.
  • Lanpostu edo langile bakoitzeko ezarri beharreko azterketa motari buruzko txostena.
  • Legeak langile bakoitzarentzat ezarritako analisi-probak eta azterketa medikua egitea.

GESPREVEN

GESPREVEN Bizkaiko enpresa da. Zenbait udalerritan dago, besteak beste, Getxon. Laneko Arriskuen Kanpoko Prebentzio Zerbitzuko ziurtagiri ofiziala du eta ia hamar urteko esperientzia du gai honetan. Beste jarduera batzuk ere egiten ditu: langileen osasunaren zaintza, enpresentzako laguntza medikuko zerbitzuak, autobabeseko eskuliburuak eta larrialdi planak egitea, eta lan arriskuak prebenitzeko eta osasun larrialdiei eta suteei aurre egiteko trebakuntza ematea.

Indarrean dauden lankidetzako akordioak ezagutu nahi dituzu?

 

Bazkideentzat soilik

Bazkidea bazara, informazio gehiago eskuratu ahal duzu hemen zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz gero:

Erabiltzailea: 
Gakoa:
Copyright © 2006 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM)  ·  Legezko abisua
Tel: +034 944 305 500  ·  Fax: +034 944 305 501  ·  info@getxoempresarialycomercial.com
Diseño web Veiss